Berriak

Featured

Etxealditik Euskaraldira

Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dizuguna.

Featured

COVID-19a dela-eta aurten ez da IÑAKI BEITIAren OMENEZKO MENDI MARTXA egingo

Koronabirusarengandik pandemia deklaratu eta konfinamendu egoera ezarri zenetik garbi izan dugu aurtengoan ezingo zela IBMM ohiko datan, maiatzeko azken-aurreko igandean, egin. Gizarte osoaren osasuna jokoan egonik, arduraz jokatzeko unea da eta erabaki zuzena iruditzen zaigu.

Lehen asmoa eguna atzeratu eta udazkenean egitea izan zen. Dagoenekoz urrian pentsatzen hasiak ginen, baina hausnarketa luze eta sakonago baten ondoren, denontzat hoberena eta egokiena izango delakoan, 2020 urteko edizioa behin betiko bertan behera uztea erabaki dugu.

Featured

Karabin Karaban, irratsaio berria martxan.

Pandemia garaian, bizilagunen bizipenak biltzen dituen podcastak prestatu ditu Urretxuko Udalak

Featured

Apirilaren 14an garbiguneak betiko ordutegira itzuliko dira

Apirilaren 14tik aurrera Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneak betiko ordutegira itzuliko dira.

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 eta 15:30-18:30.
  • Larunbatetan: 9:00etatik 13:00etara.
Featured

Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua bertan behera gelditu da

COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, eta birusaren hedapena saihesteko helburuarekin lehengo astean bertan behera gelditu zen bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Featured

Kirol plataforma berritzen

BPXportetik sortutako bideoen plataformari (http://entrenadesdecasa.bpxport.es) hainbat hobekuntza gehitu dizkiogu eta honen berri eman nahi dizugu.

LIburutegi digitala

Koronabirusa dela eta, Urretxuko liburutegia itxita dago. Horrenbestez, etxean dituzuen maileguen epea Maiatzaren 4ra arte luzatuko da. Modu berean, liburutegi digitala erabili ahal daiteke, hemen azalpenak

Featured

Kontratatutako zerbitzuen ordainketak bermatuko ditu Udalak

Urretxuko Udalak, gutxienez,23 enpresarekinkontratatuta dituen zerbitzuen ordainketa bermatu berri du.

Featured

Dementzia duen pertsona batekin berrogeialdia pasatzeko gomendioak

Urretxuko Eguneko Zentroko psikologoa den Monica Esnalek helarazi dizkigu dementzia duten pertson abatekin berrogeialdia pasatzeko ondorengo gomendio eta aholkuak helarazi dizkigu. 

Urretxuko udala