Berriak

Featured

Iparragirre Sariak 2023 edizioaren irabazleak

Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek  NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2023 lehiaketarako deia egin zuten eta dagoeneko badakigu nortzu diren irabazleak.

Euskal Jaia.
Featured

Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sari banaketa

Abenduaren 15ean banatu ziren aurtengo Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!

Featured

Piztu Gazte Mahaiak udal ordezkariei eta komunitateari aurkeztu dizkie ikasturte honetako bi proiektuak

Eurek proposatutako proiektua Pagoeta Gune Soziokulturalerako gazteentzako ekintzak eta ekitaldiak izango da, eta, Urretxuko Udalak proposatutakoa, berriz, Gazte Bidean zerbitzua eurenganatzea

Featured

Pentsiodunentzako Termalismo Social Programa

IMSERSO-k antolatzen duen pentsiodunentzako Termalismo Social 2024 programan izena emateko epea irekia dago jada. 

Euskal Jaia.
Featured

Santa Lutzi Feria: kalitatea eta gertutasuna

Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du utzi aspertzeko unerik. Lehiaketa guztien emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan da: Euskal herri osotik etorritako 41 lagun, 39 heldu eta 2 gaztetxo. Urtarrilaren 3an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.

Featured

Santa Lutzi Feria 2023

Jon Luqui eta Mikel Serranok, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria. 

Featured

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskal hiztunon ahotsa, euskararen zabalbide

Euskal hiztuna, euskararen zabalkunde digitalaren eragile Nagusia

Santa Lutzi Ardo dastaketa
Featured

Santa Lutziko ardo dastaketa komentatua Urretxun

Aurten ere Manuel Ruiz enologoa izango dugu 2023 urteko ardoen dastaketa komentatua egiten. Bertan aurtengo ferian partaide izango diren upategien ardoak dastatuko dira ekitaldi irekian. Berarekin batera, iaz bezala, Mikel Garaizabal enologoa ere arituko da ekitaldia dinamizatzen.

Featured

‘Altxa burua: Urretxu-Zumarraga’ gurasoen taldea eratu dute, seme-alaben mugikorren erabileraz hausnartu eta adostasunak bultzatzeko

Urretxuko Udaleko Gazteria Sailak koordinatu eta babestu du ekimena, guraso talde batek laguntza eskatu ondoren

Urretxuko udala