Berriak
Featured
Aurtengo Euskal Jaiaren ibilaldian karrozek parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Interesatuta dauden koadrilek beraien datuak eman behar dituzte kultur etxean, 943 03 80 88.
Featured
Urretxu eta Zumarragako udalek martxan jarri dituzte aurten ere haurrentzako udalekuak.
Featured
Maiatzaren 4n, lore eta landare azoka egin zen Urretxun, eskun lan tailerrak eta Iparragirre Balerdi bandaren musikak girotuta.
Featured
Maiatzaren 4n, lore eta landare azokaren XIX. edizioa izango dugu, 09:00etatik 14:00etara, Gernikako Arbola plazan.
Featured
Datozen jai eta opor egunetan aukera asko izango dira Urretxun aisialdiaz gozatzeko. Alde batetik, pazko astean, txikientzako tailerrak izango dira Ederrena pilotalekuan eta saski baloi kanpusa Aldiri kiroldegian. Gainera, Urrelur museoa ere zabalik egongo da pazko astean eta dagoeneko iragarri du maiatzean zehar museoen egunaren inguruan antolatutako ekintza egitaraua.
Featured
Udaberriko oporretan, apirilaren 22tik 25era, ohi moduan, haur eta gaztetxoei zuzendutako eskaintza izango dugu herrian Ederrena pilotalekuan. Gainera aurten 0-2 urtekoentzako txokoa ere izango da.
Featured
Datorren asteartean, martxoaren 18an, Urretxuko Santa Anastasia Jaiak antolatzeko bilera egingo da, 18:00etan, udaletxeko portaloian. Animatu parte hartzera!
Featured
Martxoan erakusketen denboraldi berriari eman diogu hasiera Matilde Sainz Osinagaren "BIDE NAGUSIAREN BILAKETA ARTEAN" akuarela erakusketa izango dugu Juan de Lizarazu aretoan, martxoaren 7tik 23ra.
Featured
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek BERTSO, NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIA 2025 lehiaketarako deia egiten dute. Hemen duzue informazio guztia.
Featured
Arteria proiektuaren barruan sortutako lana da "IZANAREN ARTEA" eta Marta Lopez de Gaunak, Andoni Salamerok eta Gorka Larrañagak martxoaren 14an, 19:00etan, Labeaga aretoan aurkeztuko digute.
Featured
Badatoz aurtengo Inauteriak ekintzez beterik. Hona hemen bi herrietako udalek eta elkarteek antolatutako ekintza sorta.
Featured
Arteria proiektua gizarte berrikuntzako ekimena da, artea eta giza eskubideak uztartuaz gizarte eraldaketa sustatu nahi duena. Aurkezpena egin da Urretxuko udaletxean.