Udala
Urretxuko Udalaren asmoa da herriko garapen sozioekonomikoan laguntzea. Kontestu horretan, laguntza deialdi honek hiru helburu ditu: herriko ekintzaileei babesa ematea; enpresa eta dendei lehiakortasuna hobetzeko babesa ematea; eta hirugarrenik, izaera berritzailea duten eta egoitza soziala herrian finkatu nahi duten enpresa gazteak Urretxun sustraitu daitezen indartzea.
Eskaerak aurkezteko epea: 2023/11/17ra bitartean
Dokumentuak:
1.- Jarduera ekonomiko berriak sustatzeko laguntzak
| AeranskinaJARDUERABERRIAKeskaera.docx Popular 78.02 KB 153 | 02/08/2024 11:15:35 |
2.- Inbertsioak sustatzeko laguntzak
| CeranskinaINBERTSIOAKeskaera.docx Popular 55.53 KB 167 | 02/08/2024 14:04:18 |
Martxoaren 22an argitaratu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko aldizkarian Urretxuko Udaleko diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak, hain zuzen ere Urretxuko Udalak Sustapen Soziokulturalari, Euskarari, Kirolari eta Gizarte ekimenari zuzendutako diru laguntzak, eta eskatzeko epea irekita dago.
Urretxuko Udalaren araututako aparkalekuen udal zerbitzuaren Ordenantza aldatzeko Aurretiako Kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez: urretxu@urretxu.eus

