Udala

Obrak Basagasti eta M. Mejor arteko bidean
Featured

Obrak Basagasti eta M. Mejor arteko bidean

Mundo Mejorreko jaitsiera eta Basagasti kale artean euri urak jasotzen dituen hormigoizko tubo bat puskatu da eta horrek kalte larriak eragin ditu Basagasti 6 ondoko bidegurutzean.

Astelehenean hasi ziren hodia aldatzeko obrak; 25ml tubo aldatu beharra dago, eta obra egikaritu ahal izateko Mundo Mejorreko errepidea itxi beharko da Mundo Mejor 6 parean, baita Basagastiko etxebizitzetara  Mundo Mejorretik sarrera ere.

 Horren ondorioz:

-  Mundo Mejor-eko bizilagunek Nekoladetik egin beharko dituzte sartu irtenak.

- Lilibasoko eta Sorginzuloko bizilagunek ezingo dute Mundo Mejorreko norantza erabili (itxita egongo da errepidea Basagasti 6 parean), eta, ondorioz,  Labeaga kalera bideratuko dira ibilgailuak.

 Obrek 3 aste iraungo dute.

Urretxuko udala