Udala
Azaroaren 13an hasiko dira GI-3771 errepideko zorua birgaitzeko lanak, Mugitegi industrigunera sartzeko biribilgunearen eta Aparizioko biribilgunearen artean eta obra horrek eragina izan dezakeela tarte horretako zirkulazioan. Izan ere, posible da ibilgailuentzako pasabide alternatiboak ezartzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidearen hobekuntzako bigarren faseari ekingo dio. Lanak azaroaren 4an hasiko dira, eta 1,45 kilometroko zatian egingo dira, 22+950 eta 24+400 kilometro puntuen artean. Fase honetan, aurreratzeko bi tarte berri egokituko dira, noranzko bakoitzean bat, bide-segurtasuna eta trafikoaren arintasuna hobetzeko helburuarekin. Lanak 13,3 milioi euroko aurrekontua du (BEZa barne) eta 31 hilabeteko epean gauzatuko dira.
Urretxuko Udalak Mineralogia eta Paleontologia Asterako hainbat langile kontratatu behar ditu:
- Mineraletako museorako atezain 1
- Udaletxeko atarian kokatuko den erakusketarako atezain 1
- Frontoirako atezain 1
- Haur parkerako 6 begirale).
Izen-emateko epea: 2024ko urriaren 17a, arratsaldeko 14:00ak arte udaletxeko erregistro orokorrean.

