Kultura-Gazteria

Santa Lutzi Ardo dastaketa
Featured

Santa Lutziko ardo dastaketa komentatua abenduaren 12an

SARRERAK AGORTUTA! Aurten ere Manuel Ruiz enologoa izango dugu 2024 urteko ardoen dastaketa komentatua egiten. Bertan aurtengo ferian partaide izango diren upategien ardoak dastatuko dira ekitaldi irekian. Berarekin batera, Mikel Garaizabal enologoa ere arituko da ekitaldia dinamizatzen.

Urrelur astea argazki lehiaketa
Featured

Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Asteko VII. Argazki Lehiaketa - Irabazleak

Azaroaren 22an Urrelur mineralogia eta paleontologia asteko VI. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa Argazki Elkarteak eta Urrretxuko Udalak antolatzen dute elkarlanean eta aurtengo edizioan oso parte hartze handia izan da: guztira 26 pertsona. ZORIONAK!

Featured

San Martin 2024 sari banaketa

Banatu dira San Martin eguneko sariak: bi urdaiazpiko eta rifatan jasotako dirua.

Euskal Jaia.
Featured

Valentziarekin kontzertu solidarioa Pau Alabajosen eskutik Urretxun

Azaroaren 16an, larunbata, Pau Alabajos kantautore valentziarrak kontzertu solidarioa eskainiko du 19:00etan Urretxuko Labeaga Aretoan. Jatorriz Torrentekoa da, l'Horta Sud eskualdekoa, urriaren 29an Valentziako herrialdearen zati bat suntsitu zuen DANAk gehien kaltetu zuenetako bat.

Featured

Vicente Iriondoren erakusketa Urretxun

Azaroan "EZKUTUKO DENBORA" Vicente Iriondo margolariaren erakusketa izango dugu Juan de Lizarazu aretoan, azaroaren 15etik abenduaren 1era.

Featured

San Martin eguneko errifaren zenbaki irabazleak: 2180 eta 1093

Festa arrakastatsua antolatu zuten beste urte betez San Martineko auzotarrek

Euskal Jaia.
Featured

XXXVI. Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketa

Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako ipuin eta krisma lehiaketa antolatu dute. Lanak azaroaren 22ra arte aurkeztu daitezke eta sari banaketa abenduaren 18an izango da. Hementxe informazioa.

Featured

36. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea

Aurtengo Urrelur astea urriaren 28tik azaroaren 3ra luzatuko da, baina lehenengo ekintza larunbat honetan bertan izango da irteera mineralogiko paleontologikoarekin.

Featured

38. UDAZKENEKO MUSIKA ZIKLOA

Igandean hasiko da Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloaren 38. edizioa, ohi moduak Urretxuko Udalak eta Goiargi abesbatzak lankidetzan antolatuta.

Urretxuko udala