Maiatzaren 29an, igandea, 19:00etan Kursaalen izango den “Giselle” dantza ikuskizuna ikustera joateko doako autobus zerbitzua jarriko du Kursaalek Urola Garaiko biztanleen eskura. Hemen duzue informazio guztia.
Maiatzaren 29an, igandea, 19:00etan Kursaalen izango den “Giselle” dantza ikuskizuna ikustera joateko doako autobus zerbitzua jarriko du Kursaalek Urola Garaiko biztanleen eskura. Hemen duzue informazio guztia.
Apirilaren 29an argitaratu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko aldizkarian Urretxuko Udaleko diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak, hain zuzen ere Urretxuko Udalak Sustapen Soziokulturalari, Euskarari, Kirolari eta Gizarte ekimenari zuzendutako diru laguntzak, eta eskatzeko epea irekita dago.
Lore eta landare azokaren XVI. edizioa izango dugu maiatzaren 8an, igandea, Gernikako Arbola plazan eta 10:00 - 14:00 ordutegian.
Maiatzaren 6tik 22ra bitartean Ibane Cerezoren "Olatua-La ola" erakusketa bisitatu ahal izango dugu, Juan de Lizarazu aretoan, ohiko ordutegian. Ibane bertako artista gaztea da, gaur egun Bartzelonan bizi eta lan egiten duena.
Pazko astean, apirilaren 19an hasi eta 22ra arte, gaztetxoei zuzendutako eskaintza berezia izango dugu Urretxun.
Apirilaren 4an Kursaalen izango den “La pasión según San Mateo” kontzertura joateko doako autobus zerbitzua jarriko du Kursaalek Urola Garaiko biztanleen eskura. Eta maiatzaren 29an ere “Giselle” dantza ikuskizunerako. Hemen duzue informazio guztia.
Martxoaren 25a eta apirilaren 10a bitartean Luisi Bravoren "Oroitzapenak - Recuerdos" erakusketa ikusteko aukera izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Luisik ibilbide luzea egin du margogintza munduan eta Urretxuko arte eskolako ikaslea da.
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2021 lehiaketarako deia egin zuten eta dagoeneko badakigu nortzu diren irabazleak.
Atzo arratsaldean bildu ziren Aizpurunea Kultur Etxean Urretxuko arte formazioa osatzen duten bi arloetako ordezkariak: alde batetik, marrazki eta pintura eskola, Aitor Etxeberria buru dela; bestalde, Josu Marotok zuzentzen dituen giza irudiari buruzko tailer ezagunak, Zuriñe Ormaetxea modeloa dutenak, eta azkenik, Acuarelako masterclassak, José Manuel Mendez (Mendo) eta Jorge Lópezekin.