Kultura-Gazteria

Gazte Bidean nerabeentzako zerbitzua berriro martxan
Featured

Gazte Bidean nerabeentzako zerbitzua berriro martxan

Gazte   Bidean, Urretxu-Zumarragako nerabeentzako aisialdi udal  zerbiztua,  berriro  ere martxan dago, udako oporren ondoren.

Zerbitzu  presentziala  asteazkenetik igandera eskainiko  da,  16:30-20:00 ordutegian, eta asteburuetan on-line zerbitzua ere eskainiko da. Bizi dugun osasun egoera kontuan izanik, erabiltzaileen segurtasuna bermatze aldera hainbat aldaketa eta prebentzio neurri hartu dira, horien  artean aforo muga eta talde egonkorren ezarpena, adinen arabera antolatuta.


Hori dela eta,  asteazkenetik  igandera,  komenigarria da aldez  aurretik  hitzordua hartzea. Haue dira adinen arabera antolatu diren txandak:
* 11-­‐13 urte 16:30-­‐18:00
* 14-­‐17 urte 18:30-­‐20:00

Ordutegi horietan aisialdi eskaintza zabalduko zaie nerabeei, osasun agintariek ezarritako prebentzio eta protokolo neurri guztiak hartuta. Horrez gain, eta ikastetxeekin koordinaturik, etxeko lanak egiteko laguntza eskaintzea aztertzen ari da.

Nerabeek hitzordua hartzeko, edota horien arduradunek informazioa jasotzeko honako bide hauek erabil daitezke:

Telefonoa: 609702708
Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Facebooka: Gazte Bidean
Instagrama: gaztebideanuz
 

 

Urretxuko udala