Kirolak
 |    Ikastaroak2020.pdf   Popular 1.14 MB 160  |  13/01/2020 11:46:01 | 
Eskaintza zabala da, besteak beste, gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike. Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor, Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, 3. Adineko Gimnasia eta TRX.
Helduen eskaintzari dagokionez urtean zehar egindako ikastaro berdinak proposatzen dira eta honako ikastaro berriak eskaintzen dira: Total Training eta Core.
 2019ko udal igerilekuen denboraldia amaitu berri da, eta momentu hau aprobetxatu nahi genuke Udal Igerilekuen eta zerbitzu honen inguruan duzuen iritzia ezagutzeko.
Obra nagusia iaz egin bazen ere, bigarren fase bat aurreikusi da, aldagelak, harrera eta taberna berritzeko; horretarako aurrekontua izan bezain pronto eramango da aurrera.
Mesedez, inkesta erantzuten hasi aurretik, arretaz irakurri gaizkiulerturik egon ez dadin, eta gogoratu inkesta ERDARAZ erantzun nahi baduzu, goikaldean hizkuntza-aukera aldatu dezakezula
Sartu hemen eta bete inkesta
 Urretxuko Udalak, Xabier Ormazabal zenaren oroitzapena bizirik mantentzeko eta mendian bere ibilbidea eredutzat bultzatzeko beka baterako lehenego deialdia egin zuen 2017an Maila handiko eta orijinaltasunezko proiektuak bultzatzeko (bai eskaladan, bai alpinismoan, bai liburu edo gida edizioetan, bai ikus entzunezko edizioetan, bai materialen hobetzea).
Ekainaren 1ean Mendi Festa ospatuko da zenbait ekitaldirekin eta 2019ko beka berriaren deialdia zabalduko da.

 
 
 
 
 
 