Kirolak
Featured
Kirol ikastaroen 2019ko programazioarekin jarraituz eta egunerokora itzultzen laguntzeko, Aldiri kiroldegiak ikastaro programa berria eta zabala eskaintzen du, garai berriei egokitutako ikastaroak, eta biztanle guztientzako modukoak.
Eskaintza zabala egin da, besteak beste, gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike. Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor, Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, 3. Adineko Gimnasia eta TRX. Helduen eskaintzari dagokionez urtean zehar egindako ikastaro berdinak proposatzen dira eta honako ikastaro berriak eskaintzen dira: Total Training, Core eta Hipopresiboak.
Featured
Bihar eguerdian Sta Lutzi eguneko pilota partidarako pilota hautaketa izango da Ederrena pilotalekuan, Irribarria, Zabaleta, Artola eta Mariezkurrena II izango ditugu bertan.
Featured
Datorren urriaren 3an, asteazkena, Ttipi-Etapa 2018ko ibilbideen programa berri bat jarriko dute martxan Urretxun eta Zumarragan. Herriko adineko jendeak kalera irten eta lagun artean ibiltzeko ohitura bultzatu nahi dute Tipi-Etaparen bitartez.
Featured
Irailaren 14tik aurrera, Ederrena pilotalekua eta tabernako zerbitzuak herritarrei irekiko zaizkie, honako ordutegian:
Lan egunak : 17:00-21:30
Larunbatak-Igandeak-Jaiegunak : 10:30-14:30 // 17:00-21:30
Featured
4.Hiruhilabetea – Ikastaroen Eskaintza
Oporren ostean egunerokotasunera itzultzen laguntzeko, Aldiri kiroldegiak ikastaro programa* berria eta zabala prestatu du , biztanle guztiei zuzendutakoa:
- Gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike
- Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor, Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, TRX, 3. Adineko Gimnasia eta … eta orain TOTAL TRAINING eta CORE ere bai! ...
Featured
ATE IREKIAK ALDIRI KIROLDEGIAN IKASTARO BERRIAK EZAGUTZEKO: TOTAL TRAINING eta CORE Apirilak 23 eta 25. Garai berriei egokitutako ikastaroak ezagutzeko aukera eman nahi du Urretxuko Kirol Zerbitzuak: Total Training eta Core, ikastaro berri hauek gertutik ezagutu ahal izateko, ate irekiak antolatu ditu Aldiri kiroldegian.
Urretxuko Udalak Ederrena pilotalekuaren ateak asteburuetan zabaltzen jarraituko du, herritarrentzako aisialdi ekintza sorta eskainiz.
Featured
Urtarrilaren 1etik aurrera 2018. urterako Kirol Txartela berritzeko prozedura jarriko da martxan, eta Kirol Txartela ateratzera eta ematen dizkizun abantaila guztiez gozatzera animatzen zaitugu.
Featured
2017ko urriaren 1ean Irimogaine ekimenaren bigarren edizioa egingo da Urretxun, Urola Garaia eskualdean eta inguruan iaz egindako lehen orientazio probaren jarraipena. Irimogaine proba Rogaine modalitataren barru kokatzen da. Eta zer da Rogaine?

