Euskara

Featured

Ikasle etorkinei zuzendutako euskarako errefortzu saioetarako bi hezitzaile kontratatzeko lan-poltsa

Urretxuko Udalak ikasle etorkinei zuzendutako euskarako errefortzu saioetarako bi hezitzaile kontratatzeko lan-poltsa sortu behar du. Izena emateko epea irailaren 30a bitartean izango da zabalik. Argibide gehiago Euskara Zerbitzuan.

Deialdiaren oinarriak eta eskaera-orria 

Featured

Etxealditik Euskaraldira

Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dizuguna.

Featured

Euskara kirolean: 16 urtetik behera

Urola Garaia eskualdean 16 urtez azpiko gaztetxoek jasotzen duten kirol jardueren eskaintzan euskararen egoera nolakoa den ezagutzeko azterlan bat egin dute udaletxeek, euskara aholkularitza enpresa baten bitartez. Atzo bertan aurkeztu zitzaizkien emaitzak eta ondorioak Urretxu eta Zumarragako kirol elkarteei.

Featured

Euskararekin AMETSETAN

Ostiralean amaitu zen Go&on enpresak antolatutako Ametsetan ekimena. Urretxu eta Zumarragako babesarekin, Mondragon Unibertsitateko gazte hauen enpresak euskararen inguruko hausnarketa egin eta sustatu du gure herrietako DBHko ikasleen artean.

Ikuskizun aparta Mingainluzen

Mingainluze egitasmoaren 9. edizioa ospatu da pasa den asteburuan Labeaga aretoan. Larunbat arratsaldez kanporaketa saioa jokatu zen eta igande arratsaldez, berriz, finala. Talde guztien artean Maibe izenekoa izan da indartsuena, Beñat Agirre, Manex Balenziaga eta Ibai Larreak osaturiko hirukotea, hain juxtu. Talde honek erregulartasun handia erakutsi zuen proba guztietan eta puntu dexente pilatu zituen bukaerarako. Nola kanporaketa saioa hala finala, zirraragarriak izan ziren haseratik bukaerara.

Featured

Euskaraldia: II. herri batzarra

Atzo arratsaldean egin zen Urretxuko udaletxeko atarian aurtengo Euskaraldiaren II. herri batzarra. Urretxu eta Zumarragako hainbat erakunde eta elkartetako ordezkariek hartu zuten parte.

Featured

Mintzodromoa udaletxeko atarian

Abenduaren 3an  Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Urretxu eta Zumarragako IX. Mintzodromoa egingo da azaroaren 30ean, larunbata, bi udalek udal euskaltegiaren laguntzaz antolatuta.

Featured

Urretxu-Zumarragako herri batzarrak aho batez onartu du 2.edizioan parte hartzea

Joan den azaroaren 20an, Euskaraldiko talde Motorrak deituta, herri batzarra egin zen Urretxuko udaletxeko atarian.

Featured

EUSKARALDIARI BAI!

Atzo arratsaldean bildu zen Urretxu-Zumarragako herri batzarra 2.Euskaraldiaren inguruko informazioa jaso eta hori baiezkoa edo ezezkoa ematera, eta erantzuna BAI izan zen, aho batez BAI EUSKARALDIARI URRETXU ETA ZUMARRAGAN.

Urretxuko udala