Angelita, Iparragirreren bertso askea

Iparragirreren figuraren inguruan egindako antzezlana


Iparragirre , azken euskal erromantikoa da. Pasioa, ohorea, borroka, foruen eta mundu baten defentsa, rara avis bat bihurtzen dute, lurretik fabrikara aldaketan murgildutako komunitate baten gatazka. Norberaren jabe izatetik, soldata baten esklabutza izatera. Giro honetan, Iparragirre, otoiak, muxuak eta besarkadak eskaini dakiokeen totem sakratu bat bihurtuko da. Azken baten, berak lortu bait zuen, gizaki orok egin ahal izan ez genuena; Libreak izan.

Iparragirreren bizitza, batik bat, Amerikara burututako migraziotik aurrera, (erromantikoen suizidio antzeko Ihesaldi baten mitoa sortzen zen momentu berean,..) misteriotsua da neurri haundi batetan. Oro har, historia gizonak idazten dutela esan ohi bada ere, Iparragirreren kasuan, Ameriketako ibilbidearen inguruan dakigun gehiena, bere emaztea den Angelaren bitartez jakingo dugu.

Iparragirre, desagertutako mito bat bezala agertzen zaigu. Euskal Foruen galtzearen etsipen giroan, bere bilaketa etorreraren truke ordainsaria eskainiz. Momentu horretan Angelak bidaliko du Iparragirre Euskal Herrira, merezitako onarpena lortzeko helburuarekin.

Bilboko zazpi kaletan, Unamunok mirestuko duen argizari irudi bat izango da. Ereserkia eskaini zion zuhaitz santuren parean egindako margo bat. Besarkada hots baten ostean inor gutxiri interesatzen zaion agurea,...behartsua. Istorio honetan, Angela izango da gizonaren bizitzaren berri emango diguna. Ez mitoa. Ezta musikari/artistaren ere.

Mendeurren honetarako propio antolatutako, goi mailako artista taldearekin landutako antzerki proposamena da. Urretxu estreinatu, eta Euskal Herriko hainbat txokoetan mendeurrenaren oihartzuna eraman nahi duena.

 

Urretxuko udala