Berriak
Featured
Herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea, eta ohitura on hori herritarren artean zabaltzea da lehiaketa honen helburua.
Featured
EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak Anna eta Olivia txikien gertaera krudela kondenatu eta gaitzesten du. EUDELek elkartasuna adierazi die sendiari eta hurbilekoei, bai eta indarkeria matxistaren biktima guztiei ere. EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak bere elkartasuna agertu nahi die haurren sendiari eta gertukoei eta gonbidapena luzatu die Udalei isileko elkarretaratzeak deitzeko, bertan guztion gaitzespena eta elkartasuna adierazteko.
Urretxuko Udalak bat egiten du deialdiarekin, eta gonbidapena luzatzen die herritar guztiei, Iparragirre plazan, arratsaldeko 18:45ean egingo den 10 minutuko kontzentrazioan parte hartzera.
Featured
Maiatzaren 3an, Urretxuko Udalak, HURREN merkataritza-mahaiarekin batera, erosketa-bonuen bigarren edizioa jarri zuen abian, tokiko merkataritza eta zerbitzuak suspertzeko eta, aldi berean, familiei laguntza zuzena emateko, tokian-tokiko dagoen kontsumoa sustatzeko.
Featured
Jarduketak 7,8 milioi euro inguruko aurrekontua du, eta GI-631 errepidea hobetzeko proiektuan aurreikusitako hiru aurreratze tarteetako lehena da
Featured
Txiribiri Euskal Zizelkari Taldeak azken urteotan egurrean egindako zizelkatze-lanak biltzen dituen erakusketa honetara gonbidatzen gaitu. Beste behin ere, bertako arte-sorkuntzak bere distira eta lan ona erakusten du.
Featured
Iparragirreren jaiotzaren 200 urteurrena ospatzeko Gorka Hermosak kontzertu berezia prestatu du luxuzko gonbidatuekin.
Featured
Mikel Urdangarin eta bere banda Urretxun eskainiko dute 2021eko birako kontzertua, Izurdeen lekua disko berria aurkezteko. Ekainaren 12an izango da, 20:00etan, Aldiri kiroldegian.
Featured
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek "Amaren intxaurrak" ekitaldian emandako gereziondoa landatu dugu Urretxun, Lizeoko zelaian.
Featured
Maiatzaren 28an Xabier Ormazabal Bekaren III. Edizioa aurkeztu zen Labeaga Aretoan. Horrez gain, eta nobedade modura, “Xabier Ormazabal Bekaren gunea” ere aurkeztu zen ekitaldian, izan ere, beka indartzen jarraitzeko xedearekin web atal propioa sortu da www.urretxu.eus webgunearen barruan.

