Berriak

Featured

URRETXU EREMU GORRIAN SARTU DA

Ostiraletik igandera atzemandako  hamabi positiboek Urretxu eremu gorrian sartzea eragin dute, 527,16ko tasarekin

Featured

4/2021 Dekretua, urtarrilaren 22koak, lehendakariarena

4/2021 Dekretuak, urtarrilaren 22koak,lehendakariarenak, ezartzen dituen neurri berriak:

Featured

Urretxuko Udalaren eskaera LABIri

Urretxuko udalbatzak, egungo egoeran Urretxu eta Zumarragako udalerrien artean mugikortasunari ezarritako muga berrien inguruan Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken ebazpenak sortutako egoera nahasiaren aurrean, herritarrei jakinarazi nahi die bi udalerrietako biztanleen eguneroko bizitza  errazteko erakunde eskudunei bideratu dien proposamena.

Featured

LABIren azken neurriak

Bizi dugun osasun egoera kezkagarriaren aurrean, eta azken datuen goranzko joera ikusita LABIk neurri berriak iragarri ditu gaur eguerdian.

Featured

Udalak Sarralde saldu du

Urretxuko Udalak Sarralde enpresa zena (10.000 metro koadro) Sprilur sozietate publikoari saldu dio, 1’7 milioi euroren truke.

Featured

Ostalaritza eta merkataritzari zuzendutako diru laguntza berriak onartu ditu Urretxuko Udalak

Urretxuko Udalak, osoko bilkuran, Merkataritzaren eta Ostalaritzaren sektoreetan ekonomia suspertzeko diru-laguntza lerro berri bat onartu zuen pasa den urriaren 29an.

Urretxuko Udalak 4 pertsona langabetu kontratatuko ditu

Urretxuko Udalak, Eskualdeko enplegu planaren barruan 2 langabetu kontratatzeko deialdia zabaldu du Lanbiden, obretako langileak hain zuzen ere.
Deialdia hurrengo ostiral bitartean dago irekita izena emateko eta igeltseritzan lan eskarmentua izatea eskatzen da.

Featured

Urrelur astea bertan behera gelditu da

Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan eta oinarrizko osasun-eremutan sortutako COVID-19 pandemiaren agerraldi epidemikoa geldiarazteko 2020ko urriaren 22ko Aginduak, Osasun sailbururenak, zehazten dituen osasun publikoko neurriak jarraituz Urretxuko Udalak, antolakuntza batzordearekin adostuta, erabaki du Urrelur Mineralogía eta Paleontologia astea bertan behera uztea.

Featured

Domu Santu eguna: hilerrietan COVID-19ren transmisioa minimizatzeko osasun-gomendioak

Azaroaren 1ean Domu Santu Eguna ospatuko denez, egun horretan jende asko joaten baita hilerrietara, Urretxuko Udalak bere egin ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioak, eta uste du ona dela prebentzio-neurriak eta zuhurtasun- eta babes-betebeharrak azpimarratzea eta gogoraraztea. Horretarako, honako hauek kontuan hartzea proposatzen du:

Urretxuko udala