Berriak
Featured
Ekainaren 28an, LGTBIQ+ harrotasunaren egunean, Urretxuko Udaletik harro gaudela aldarrikatu nahi dugu. Harro gaude gure bizitzez, harro gure genealogiaz eta harro LGTBIQ+ mugimenduaz.
Featured
Santa Anastasia jaietan txosnak jartzea arautzen duen Ordenantzaren Aurretiko Kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez: urretxu@urretxu.eus
Featured
Schwarzenbruckeko ordezkaritza bat, hiru zinegotziz, herriko alkateaz eta udal teknikari batez osatua, Urretxun izan da maiatzeko azken astean.
Featured
Ekaineko lehen asteburuan Santa Barbarako Jatetxe-Aterpetxea berriro ere irekiko dute Amaia Iraola eta Jordi Mancerak. Zumarragarra bat, katalana bestea, Urretxun bizi dira biak eta ostalaritzan eskarmentu handia dute.
Pagoetako udal igerilekuak aurki irekiko direnez, Urretxuko Udalak langileak kontratatuko ditu ondorengo zerbitzu hauek emateko:
- Sorosleak
- Harrera, sarrera eta arropa gordetegiaren zerbitzua betetzeko Atezain-laguntzaileak
Featured
Martxoaren 13an argitaratu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko aldizkarian Urretxuko Udaleko diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak, hain zuzen ere Urretxuko Udalak Sustapen Soziokulturalari eta Gizarte ekimenari zuzendutako diru laguntzak, eta eskatzeko epea irekita dago.
Featured
Urretxuko Udalak gaur bidali du Trekutzeko parke eolikoaren proiektuari egindako alegazioak biltzen dituen dokumentua. 90 orrialdeko dokumentu hori azken asteetan egin da eta gaur bertan helarazi dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzari.
Featured
Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea hobetzeko obren bigarren fasearen eraikuntza-proiektua onartu du. Aurreikuspenen arabera, proiektua datozen asteetan aterako da lizitaziora, 13.302.104,63 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne) eta 31 hilabeteko exekuzio-epearekin.
Featured
Joan den urriaren 26an Urretxuko Udalak, udalbatzan, onartu zuen Euskadi Bono Denda 2023 kanpaina parte hartzeari baiezkoa ematea.

