Berriak

Featured

Urretxuko Udalak 9 langile kontratatuko ditu Mineralogia asterako

Urretxuko Udalak Mineralogia eta Paleontologia Asterako hainbat langile kontratatu behar ditu:

  • Mineraletako museorako atezain 1
  • Udaletxeko atarian kokatuko den erakusketarako atezain 1
  • Frontoirako atezain 1
  • Haur parkerako 6 begirale).

 Izen-emateko epea: 2024ko urriaren 17a, arratsaldeko 14:00ak arte udaletxeko erregistro orokorrean.

  IKUSI DEIALDIA

 

 

 

 

 

Featured

Aurrekontuak 2025: partehartze bilerak

Urretxuko Udalak, urtero bezala, egun hauetan auzo bilerei hasiera emango die, 2025rako aurrekontuak egiteko partaidetza-prozesuaren barruan.

Featured

Lapurretak herriko dendetan

Urretxun bart izan diren lapurreten aurrean, Urretxuko Udalak horiek gaitzetsi nahi ditu eta lasaitasun mezu bat helarazi nahi die herritarrei.

HAPOren aldaketa: Gainzuri-convento 11.1 azpieremua. Herritarren Partaidetzarako Programa

Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak xedatutako betez onartu eta argitaratzen dena. 

Featured

Urola Garaiko ZaintzaLab esperientzia pilotuan artatu diren pertsonen %75ak hobera jo du eskainitako soluzioei esker

Etxeko arreta pertsonalizatu eta berritzaileak proposatu zaizkio hauskortasun, mendekotasun edo mugikortasun murriztuko egoeran dauden eskualdeko pertsona talde bati, eredu berri bat lantzeko proba gisa

Featured

Adierazpen instituzionala: ekainaren 28a LGTBIQ+ harrotasunaren eguna

Ekainaren 28an, LGTBIQ+ harrotasunaren egunean, Urretxuko Udaletik harro gaudela aldarrikatu nahi dugu. Harro gaude gure bizitzez, harro gure genealogiaz eta harro LGTBIQ+ mugimenduaz.

Featured

Santa Anastasia jaietan txosnak jartzea arautzen duen Ordenantzaren Aurretiko Kontsulta

Santa Anastasia jaietan txosnak jartzea arautzen duen Ordenantzaren Aurretiko Kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez:  urretxu@urretxu.eus

Featured

Schwarzenbruck senidetutako hiriko udal ordezkariak Urretxun

Schwarzenbruckeko ordezkaritza bat, hiru zinegotziz, herriko alkateaz eta udal teknikari batez osatua, Urretxun izan da maiatzeko azken astean.

Featured

Santa Barbara Jatetxe- Aterpetxea berriro irekiko dute

Ekaineko lehen asteburuan Santa Barbarako Jatetxe-Aterpetxea berriro ere irekiko dute Amaia Iraola eta Jordi Mancerak. Zumarragarra bat, katalana bestea, Urretxun bizi dira biak eta ostalaritzan eskarmentu handia dute. 

 

Urretxuko udala