Berriak

Karparen erabilera egutegia

Hemen duzue Urretxuko karparen erabilera egutegia.

Featured

Urola Garaiko Mankomunitatea eratu da

Atzo iluntzean Urola Garaia mankomunitateko lehendakaria eta lehendakariordeak hautatzeko batzarra egin zen Urretxuko Udaletxean. Mankomunitatea osatzen duten lau herrietako zinegotzien geiengoak erabaki zuen presidentea Jon Luqui, Urretxuko alkatea izango zela.

Featured

Aurrekontu partehartzaileak lantzeko auzo-bilerak martxan dira

Aurten ere, urtero lez, Urretxuko udalak partehartze bilerak antolatu ditu auzo ezberdinetako bizilagunekin. Bilera hauek 2020ko aurrekontu partehartzaileen lanketa prozesuaren parte dira.

Featured

Gernika Arbola Plazako eszenatokia

Web orrialdeak eta sare soizalek ematen diguten abagune hau probestu nahi genuke Zumarragako udalari eskerrak emateko, hirugarren urtez Santa Anastasia jaietarako utzitako materialagatik (eszenatokia, , haimak…). Bi herrien arteko elkarlan eta lagapen hauek gabe ekintza guzti hauek ez lirateke posible izango.

Featured

J. Lizarazu Erakusgelarako Atezain lanpoltsa berritzeko deialdia

Lan-poltsa honetan sartzeko interesa duten guztiek eskaera-orria bete beharko dute 2018ko otsailaren 8a baino lehen, eta Urretxuko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu.

Udal liburutegiak bere zerbitzuak handituko ditu eta goizez ere irekiko du

Urretxuko udal liburutegiak bere zerbitzuak haundituko ditu urtarrilaren 9tik aurrera; ordutegia luzatuko du, guztira bost ordu eta erdi, prestazio eta jarduera gehiago emateaz gain. Datorren astelehenetik aurrera liburutegiak ordutegi hau izango du lanegunetan: goizez, 11:00 - 13:00, eta arratsaldez, 16:30 – 20:00; beraz, arratsaldean ordu erdi lehenago irekiko du.

2017ko Udal aurrekontua onartu da

8,7 milioi euroko aurrekontua onartu du Urretxuk 2017 urterako.

Urretxuk tasak izoztu ditu, bi hauek izan ezik: urarena %2a eta kirol zerbitzuena %5a

Osoko bilkuran onartu dira 2017ko ekitaldirako ordenantza fiskalak

Urretxuko udala