Lehiaketak eta bekak

XIII. Aire libreko pintura lehiaketa

EMAITZAK HEMEN

Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek XIII. Aire libreko Pintura Lehiaketa antolatu dute 2023ko ekainaren 17rako, ondorengo oinarri hauen arabera:

O I N A R R I A K

LEHIAKIDEAK: Edozeinek parte hartu ahal izango du, eta nahi beste lan aurkeztu ahal izango dira.

GAIA: Lanak lehiaketa egunean bertan egin beharko dira Urretxu eta Zumarragako kaleetan.

TEKNIKAK ETA FORMATUA: Lanen neurria gehienez 1 X 0,81 metrokoa izango da, teknika librea izango delarik. Lanak egiterakoan edozein oinarri erabili ahal izango da, baina lana euskarri gogor batean jarri beharko da aurkeztu aurretik. Lanak egiteko beharrezko tresna guztiak egileek ekarri beharko dituzte.

LANEI ZIGILUA JARTZEA: Erabiliko diren euskarriak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, zigilatuko dira lehiaketa egunean, goizeko 9:00etatik 10:00etara. Euskarriak aurretik prestatuta ekarri ahal izango dira, baina ez da onartuko inolako marrazki edo marra aztarnarik duenik.

LANEN AURKEZPENA: Zumarragako Zelai Arizti kulturetxean  aurkeztu beharko dira, lehiaketa egunean, 13:00etik 13:30era.

SARIAK: Honako hauek izango dira:
1.saria……………………...................................................600 € eta oroigarria
2. saria…………………………………………………………......…...400 € eta oroigarria
Herriko lanik onenaren saria….………………………...……....250 € eta oroigarria
16 urtetik beherako gaztetxoak....................................2 material lote zozketatuko dira parte-hartzaileen artean

 


EPAIMAHAIA: Antolatzaileek izendatutako epaimahai gaitu batek aukeratuko ditu lanik onenak. Epaimahaiak hartutako erabakia eta epaimahaikideen izenak lehiaketa egun berean, 14:30ean, jakinaraziko dira. Ondoren, sari banaketa izango da. Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanen kalitate artistikoa nahikoa ez balitz, sariak hutsik geratuko lirateke. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira eta askatasun osoa izango du oinarri hauetatik sor litezkeen zalantzen gaineko erabakiren bat hartzeko, une oro bere erabakia nagusi izango delarik.

LANEN JABETZA: Lan irabazleen jabetza eta euren erreprodukzio eta erakusketa eskubideak antolatzaileenak izango dira, eta egileek ezin izango dute egile-eskubiderik eskatu.

LANAK BERRESKURATZEA: Saririk irabazi ez duten lanak sari banaketa ekitaldiaren ondoren jaso ahal izango dira Urretxuko kultur etxeko sarreran, 15:00ak bitartean.

BESTE OHAR BATZUK: Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezkeen aldaketak egin ahal izango dituzte. Era berean, aurkeztutako lanak zaintzeaz arduratuko dira antolatzaileak, baina ez dute lanek lehiaketan zehar izan lezakete kalteen erantzukizunik izango.

 

 


Oinarriak 
2023 KALEKO MARGO LEHIAKETA OINARRIAK 2023.pdf
Popular 138.18 KB 342
15/05/2023 13:05:57

 

Urretxuko udala