Berriak
Atzo igandean jokatu zen aurtengo Mingainluze ekimeneko finala, aurtengo ekinaldiko azken saioa. Bertan 8 taldek neurtu zituzten indarrak, kanporaketetan aurrera egitea lortu zuten zortzi taldeak, eta final benetan estu eta umoretsu baten ondoren Los Kabiters taldea (Aimar Arbizu, Asier Calvo, Yasser Reghif) izan zen irabazlea. Talde honek lehen txanpako “Tribuaren berbak” saioan lortu zuen abantaila eta bigarren faseko probetan, lortutako abantaila horri eusteko moduan izan ziren.
Pasa den igandean jokatu ziren Mingainluze lehiaketako zortzigarren edizioko finalerdiko saioak, umoretsu eta jendetsuak, emozioz beteak. Hogeita zazpi taldek hartu dute parte saio horietan, 3ko taldetan banatuta. Guzti horietatik zortzi taldek egin dute aurrera, eta datorren igandean jokatuko dute final haundia.

