Berriak
2020KO EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO ADIERAZPENA
Euskara, aurrerabide
Gizartea euskaraz biziberritzea helburu
Inoiz inork pentsatuko ez zukeen eran jo gaitu gaitzak. Beste horrenbeste, gaitzaren ondorioek. Mundu osoa, gizarte guztiak, egitura guztiak, pertsona guztiok jarri gaitu geure benetako neurriaren aurrean, buruz buru. Kupidarik gabe utzi du agerian ahaztu nahi genukeen zerbait: zaurgarriak gara; zaurituta gaude.
Ikasle etorkinei zuzendutako euskarako errefortzu saioetarako bi hezitzaile kontratatzeko lan-poltsa
Urretxuko Udalak ikasle etorkinei zuzendutako euskarako errefortzu saioetarako bi hezitzaile kontratatzeko lan-poltsa sortu behar du. Izena emateko epea irailaren 30a bitartean izango da zabalik. Argibide gehiago Euskara Zerbitzuan.
Urola Garaia eskualdean 16 urtez azpiko gaztetxoek jasotzen duten kirol jardueren eskaintzan euskararen egoera nolakoa den ezagutzeko azterlan bat egin dute udaletxeek, euskara aholkularitza enpresa baten bitartez. Atzo bertan aurkeztu zitzaizkien emaitzak eta ondorioak Urretxu eta Zumarragako kirol elkarteei.
Mingainluze egitasmoaren 9. edizioa ospatu da pasa den asteburuan Labeaga aretoan. Larunbat arratsaldez kanporaketa saioa jokatu zen eta igande arratsaldez, berriz, finala. Talde guztien artean Maibe izenekoa izan da indartsuena, Beñat Agirre, Manex Balenziaga eta Ibai Larreak osaturiko hirukotea, hain juxtu. Talde honek erregulartasun handia erakutsi zuen proba guztietan eta puntu dexente pilatu zituen bukaerarako. Nola kanporaketa saioa hala finala, zirraragarriak izan ziren haseratik bukaerara.

