Urretxuko Udalak Udalerriko lau kontenedore guneetan kafe kapsulak birziklatzeko lau edukiontzi jarri dituela jakinarazten du.
Urretxuko Udalak Udalerriko lau kontenedore guneetan kafe kapsulak birziklatzeko lau edukiontzi jarri dituela jakinarazten du.
Urola Garaiko lau udalek eta UGGASAk “Apaindu zure bizikleta: politagoa, funtzionalagoa eta praktikoagoa bihur ezazu, zure beharretara eta gustuetara egokituz” kanpaina antolatuz egingo dute bat Europako Mugikortasunaren Astearekin.
Zorionak sarituei eta hau izan dadila ohitura jasangarri hau zabaltzen joateko lehen urratsa!
Urola Garaiko Garapenerako Agentziak, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalekin batera, Plastikozko poltsen erabilera saihesteko eta erabilera bakarreko poltsen murrizketarako sentsibilizazio kanpaina abian jarriko dute.
Urtarriletik apirila bitartean, hondakinen gaikako bilketaren % 79-80ko emaitzak lortu dira, eta urte hasieratik batez beste % 79,5eko emaitza lortu dugu Urretxun, Mankomunitateko batez bestekoa baino 2 puntu gehiago. Emaitza ona da, eta, beraz, Urretxuko herritarrak zoriondu behar ditugu lortutakoagatik.
Aste honetan hasi dira Udaberriko kanpainako lanak eta hiru egunetan zehar Udalerri osoaren kontrola egingo da. Horretarako udaberrian identifikatutako kokapenak eta orain arte jasotako abisuen guneak errepasatuko dira. Gunean bertan infestazio maila nolakoa den aztertu eta dagokion tratamendua egingo zaio.
Gabonetan traste zaharrak egun bat lehenago atera behar dira. Zehazki abenduaren 23 eta 30eko gauean atera beharko dira 24an eta 31an atera ordez.
Gogoratu trasteak ez direla kontenedoreen kontra jarri behar, horretarako egokitutako eremuetan baizik.
Mila esker zuen laguntzagaitik!
Gabonetako jaiak direla eta abenduaren 24 eta 31an Auzobusaren azken zerbitzua 15:30etan izango da. Ez da zerbitzurik egongo 18:00, 19:00, 19:30 eta 20:00etan.
Barkatu eragozpenak
EGUBERRITAN KOMERTZIOTAKO HONDAKIN BILKETAN ALDAKETAK
Abenduaren 24ko eta 31ko bilketak ez dira egingo.
Honako zerbitzuak dira bertan behera geratuko direnak egun horietan:
Birziklapenaren bidez, hondakinak bigarren mailako lehengai-iturri bilakatzen dira. Beraz, birziklatzeak lagundu egiten du baliabide material eta energetikoen erabilera murrizten eta kutsadura eta kapital naturalaren degradazioa murrizten. Hondakinak birziklatuko direla bermatzeko, gaikako bilketa eta hondakinen sailkapen egokia egitea funtsezkoak dira.
Ikus ondorengo bideoa: