Berriak
 Ederrena pilotalekuko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren obrak Europar Batasunak - NextGenerationEUk funtsak finantzatu ditu, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan. Obren guztizko inbertsioa 91.871,73 eurokoa izan da, eta horietatik 74.908,80 euroko laguntza lortu da.
 Aste honetan hasi dira Udaberriko kanpainako lanak eta hiru egunetan zehar Udalerri osoaren kontrola egingo da. Horretarako udaberrian identifikatutako kokapenak eta orain arte jasotako abisuen guneak errepasatuko dira. Gunean bertan infestazio maila nolakoa den aztertu eta dagokion tratamendua egingo zaio.
 Zuhaitzek klima aldaketaren aurrean betetzen duten paper garrantzitsua ezagutzeko aukera duzu.
Zatoz Urretxuko zuhaitzak ezagutzera naturan aditua den gida baten eskutik, irailaren 29an, ostirala, arratsaldeko 18:30etan, Gernikako Arbola Plazara.
Izena emateko deitu 943725829 telefonora.
Bisita doakoa da eta ordubeteko iraupena izango du.
 Europako Batzordeak 2023ko kanpainarako aukeratu duen gaia “Eraginkortasun energetikoa” da, eta horretarako eta hurrengo urteetarako leloa “Konbinatu eta mugitu!” izango da.
5 km baino gutxiagoko joan-etorriak oinez edo bizikletaz egin daitezke, gehienez 30 minutuan. Energia aurrezteko eta osasun fisiko eta mentala hobetzeko aukera ematen du horrek.
UROLA GARAIAn posible da! Hartu bizikleta, kontsultatu “Urola Garaia bizikletaren erabiltzaileentzako gida” eta Bizi ibili.
Eskuratu gida: Bizikleta erabiltzaileen gida UG (uggasa.eus)
 Apirilak 21ean ibilbide gidatu bat antolatu dugu Urretxu eta Zumarragako hiri eremuko zuhaitzak ezagutzeko.
Bisita dohakoa da eta ordubete inguruko ibilbide baten bitartez herriko zuhaitzen xehetasunak eta berezitasunak ezagutu ahalko dituzue aditu baten eskutik. Izena emateko deitu 943 725829 telefonora 9:00-14:00 bitartean.
 Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Urretxuko Udalarekin eta Uggasarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duen tailerra antolatu du urriaren 26an, 18:30etan, Kultur etxean.

 
 
 
 