Abuztua hilabete aparta izan da gaikako hondakin-bilketari dagokionean; %79ra iritsi baikara. Honi Uztaileko %78ko datua gehitzen badiogu, urteko bilketa tasa %77an gelditzen da.
Mugikortasun astea dela eta eskualde mailan bigarren eskuko txirrinduen azoka antolatu dugu. Urretxun IRAILAK 17an izango da, astelehenean, Areizaga plazan.
Lurzoruaren garrantziaz jabetu al zara?. Orain duzu aukera Urola Garaian UGGASA eta lau udalak sustatutako abian den LURZUROLA: Tu la Tierra y Urola kanpainari esker
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak Gipuzkoako 2019-2030 Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren aldez aurretiko kontsulten izapidea hasi du.
Otsailaren 22an Urretxuko Udalbatzak Bide Publikoen Inbentarioaren hasierako onarpena egin zuen. Txostena Sendo enpresak egin du eta jendaurrean egongo da bi hilabetez, hau da, maiatzaren 17a arte.
"TAMAINA HANDIKO TRASTE ZAHARRAK: ZEINTZUK, NOIZ ETA NOLA ATERA" lelopean Sasieta mankomunitateak kanpaina berri bat abian jarri du, modu txarrean, ordutegiz edo egutegiz kanpo ateratako tamaina handiko traste zakarrek ematen duten irudi kaskarra konpondu nahian.