Berriak
Zainketen Tokiko Ekosistema udal, eskualde eta lurralde mailako gizarte eta osasun zerbitzuak biltzen dituen estrategia bat da, arreta pertsonalizatua eskaintzeko helburuarekin, eragile komunitarioen laguntzarekin. Bost dimentsio ditu, eta hemendik aurrera udal eraikin ezberdinetan jarritako bost panel didaktikotan irudikatuta egongo dira.
Urretxuko 65 urtetik gorakoentzako yoga programaren 2024/2025 ikasturterako deialdia 65 urtetik gorakoentzako yoga programaren funtzionamendu arauetan ezarritakoaren arabera:
Irailaren 18an, goizeko 9.00etan, Udaleko portaloian, publikoa izan den letra zozketa egin da.
- O letra izan da hautatutakoa.
Irailak 25ean, Urretxuko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko dira klase bakoitzeko esleitutako plazen zerrenda ordenatua eta lanpostu hutsak betetzeko erreserba-zerrenda.

