Berriak

Featured

“Nola ekidin lapurretak eta iruzurrak” hitzaldia

Urretxuko Udalak, Adinkide Fundazioaren bitartez, eta  Ertzaintzarekin batera, “Nola ekidin lapurretak eta iruzurrak” hitzaldia antolatu du azaroaren 12rako. Hitzaldia, irekia bada era, bereziki, adineko pertsonei zuzendua dago eta Urretxuko Portaloian egingo da, arratsaldeko 16:30ean.

Featured

BIZILAGUNAK 2024 kultur arteko bazkariak azaroaren 24an ospatuko dira

Bizikidetza eta gizarte kohesioa sustatu nahian, Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak SOS Arrazakeriaren Bizilagunak ekimenarekin bat egingo du  aurten ere, eta berriro, egitasmoan parte hartzera gonbidatzen ditu inguruko familiak.

Featured

“Lehen sorospenak 65 urtetik harago” hitzaldia

Urretxuko +65 Foroak lehen sorospenei buruzko hitzaldia antolatu du datorren urriaren 24rako, arratsaldeko 17:00etan, Aizpuruenea Kultura Etxean, Urretxuko Gurutze Gorriaren eskutik.

Featured

Azaroan, Urretxu lodifobiaren kontra

Lodifobiaren kontrako ekintzak antolatu ditu Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza zerbitzuak datorren hilerako.

Featured

Urretxuko zaintzarako tokiko ekosistema herriko hainbat gune estrategikotan jarritako 5 panelek irudikatuko dute

Zainketen Tokiko Ekosistema udal, eskualde eta lurralde mailako gizarte eta osasun zerbitzuak biltzen dituen estrategia bat da, arreta pertsonalizatua eskaintzeko helburuarekin, eragile komunitarioen laguntzarekin. Bost dimentsio ditu, eta hemendik aurrera udal eraikin ezberdinetan jarritako bost panel didaktikotan irudikatuta egongo dira.

Featured

YOGA PROGRAMAREN 2024/2025 IKASTURTERAKO TALDEAK PREST

Hona hemen, Urretxuko 65 urtetik gorakoentzako Yoga Programaren 2024/2025 ikasturterako taldeak osatzeko esleitutako plazen zerrenda ordenatua. 

Featured

UROLA GARAIKO JABEKUNTZA ESKOLA 2024

Programazio berria proposatu dute Urola Garaiko Emakumeen Etxeko Jabekuntza Eskolan, 2024ko urritik abendura.

Featured

ANIZTASUNA ETA BIZIKIDETZA INSTAGRAMEN

Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza kontua dagoeneko Instagramen dago.

Featured

Urretxun Bizi Gara Harrera Eskola hasiko da

Irailaren 27an Urretxun Bizi Gara Harrera Eskolaren hamaikagarren edizioa hasiko da.

Urretxuko udala