Aurten ere, Urola Garaiko Mankomunitatea osatzen dugun lau udaletako ordezkari politikoak, hemen bildu gara, emakumeen nazioarteko eguna den martxoaren 8ari dagokion adierazpen instituzionala egiteko.
Urretxuko Udalak hilabeteak daramatza tokiko zaintza ekosistemaren diseinuan lanean. Laster aurkeztuko du ekosistema hori, modu osatu eta zehatzagoan. Ekosistema horretan funtsezko rola izango du Urretxun Zaindu izeneko proiektu berri honek.