Udala

Featured

Urretxuko Udalaren 2019ko dirulaguntzen deialdia irekita dago

Apirilaren 4tik aurrera zabalik dago dirulaguntzak eskatzeko epea.   Deialdia (G.A.O.2019/04/03)

Hauek dira eska daitezkeen laguntzak eta epeak

 

Epea

SUSTAPEN SOZOKULTURALA 

Urretxuko tabernetan euskarazko antzezpenak, musika ikuskizunak edo beste edozein kultura adierazpen egiteko dirulaguntzak

31/10/2019

Film laburrak, bideoklipak eta/edo audio grabaketak egiteko dirulaguntzak

31/10/2019

Kultura elkarteei urteko egitarauak edo/eta ekintza bereziak garatzeko dirulaguntzak

03/05/2019

2019ko kirol jarduera arrunt eta apartekoetarako dirulaguntza

03/05/2019

Kirol jarduera bereziak antolatzeko dirulaguntzak

03/05/2019

Irakaskuntza arautuaren eremuan diharduten ikastetxeek euskararen erabilera sustatzeko egiten dituzten eskolaz kanpoko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak

03/05/2019

Kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta web gunea euskaraz jartzen dituztenei dirulaguntzak

31/10/2019

Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta UEUra edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako uda-ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak

31/10/2019

GIZARTE ZERBITZU SAILA 

Urretxun, beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean garatuko duten elkarteei dirulaguntzak

03/05/2019

Nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzak

03/05/2019

Udal tasa eta prezio publikoen ordainketarako laguntzak

30/12/2019

Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal diru-laguntzak

30/12/2019

URRETXUN ENPRESA-SORKUNTZA SUSTATZEKO ETA ENPRESA LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO LAGUNTZAK  

I Lerroa: Jarduera Ekonomiko berrien sustapenerako laguntzak

30/04/2019

II Lerroa: Lokalak alokatzeko laguntzak

30/04/2019

III Lerroa: Inbertsioetarako laguntzak

30/04/2019

Urretxuko udala