Udala
Poliziaren dokumentazioko unitate mugikor bat Urretxun izango da berriro apirilaren 23an
Urretxura etorriko da berriro apirilaren 23an, NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapideak errazteko.
Urretxuko Udalak herritarrei jakinarazten die Polizia Nazionalaren Dokumentazio Unitate Mugikor bat Urretxura etorriko dela berriro ere martxoaren 26an, NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapideak errazteko.
Data. Aprilak 23
Lekua: Iparragire plaza
Unitatea iraungitze, galera edo lapurretagatiko berritzeez arduratuko da, bai eta lehen NANa eta pasaportea egiteaz.
Interesdunek aldez aurretik txanda hartu beharko dute Urretxuko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan, 7:30etatik 15:00etara bitartean, hitzorduak agortu arte, 48 txanda gehienez.
Pertsona eta dokumentu bakoitzak hitzordua izan behar du.
Ekimen horri esker, Urretxu, Ezkio-Itsaso, Legazpi eta Zumarragako herritarrek tramiteak egin ahal izango dituzte bulego nagusietara joan beharrik gabe, eta horrek nortasun agirien kudeaketa arinagoa ahalbidetuko du.

