Udala

Larunbatean irekiko da igerilekua

Urretxuko Udalak Pagoetako udal-igerilekuko zerbitzua larunbatean jarriko du martxan. Hortaz, aurtengo denboraldiari dagokionez, ekainaren 10etik irailaren 10era bitartean egongo da zabalik.

Azkeneko hilabeteetan hainbat konpoketa egin behar izan dira instalazioa zabaldu ahal izateko: igerilekuan bertan ontziko baldosa ugari berriztu; makina-gelan zenbait ur-iturriren giltzak aldatu; konpentsazio ontzian ur-galera ekiditeko berau iragazgaitzeko obra lan ezberdinak; tabernara terrazatik zuzenki sartzeko ate berri baten irekiera, etab,...

Urretxuko Kirol Txartelak igerilekua eta kiroldegia erabiltzeko aukera ematen du. Salneurriak honakoak dira:

Abonuak:

  • 3-18 urte bitartekoak: 56,70 euro
  • Ikasle eta langabetuak/Jubilatu eta penrsiodunak: 56.70 euro
  • 18 urtetik gorakoak: 56.70 euro
  • Mayores de 18 años: 113,40 euro
  • Familiarra*: 169,05 euro

* Familia unitate berean diru-sarrerarik ez duten kide guztiei egingo zaie abonatu txartela, 23 urtetik beherako seme-alaba kopurua kontuan izan gabe.

Sarrerak:

  • 3-18 urte bitartekoak: 2,10 euro
  • Ikasle eta langabetuak: 3,60 euro
  • 18 urtetik gorakoak: 4,80 euro
  • 10 sarrerako bonoa: 42 euro

Abonatu izan nahi dutenek udal kiroldegian eman beharko lukete izena, honako ordutegian: 8:00-13:00 eta 17:00-21:00 bitartean. Informazioa: Telf. 943 03 80 92.

* Ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dira abonu berria egiteko:

  1. Karnet tamainako argazkia
  2. NAN
  3. Kontu zenbakia (20 digito) + IBAN
  4. Norbere egoera egiaztatzen duen agiria:
    1. Langabeak: Lan-eskatzaile txartela
    2. Ikasleak: Ikasle-txartela edo
matrikularen agiria
    3. Jubilatuak: Jasotzen duen pentsioaren kopia
    4. Sendiak: Familia-liburuaren kopia 
edo familiaren egoera egiaztatzen duen agiria

Azkenik, taberna zerbitzua Apain jatetexeak hartuko du.

Urretxuko udala