Udala

Alokairuko etxebizitzak Lilibason: izena emateko epea zabalik
Featured

Alokairuko etxebizitzak Lilibason: izena emateko epea zabalik

Urretxuko Lilibaso auzoan dauden alokairuko 20 etxebizitza berrietan izena emateko epea ireki berri da.  Hona hemen erabilgarri dauden etxebizitzen xehetasunak:

  • Etxebizitza kopurua: 20 etxebizitza, honela banatuta:
    • 6 etxebizitza 3 logelakoak
    • 11 etxebizitza 2 logelakoak
    • 3 etxebizitza logela bakarrekoak

 

  • Kokapena: Lilibaso auzoan

 

  • Partehartzeko Baldintzak
    • Titularretako batek Urretxuko erroldan egon beharko du (genero indarkeriaren biktima diren emakumeek salbu).
    • Etxebizitza eskatzaileak Urretxuko udalerrian erroldatuta egon behar du eta alokairuko eskatzaileen erregistroan izena emanda egon behar da.
    •  2023ko zergaldiko diru-sarrerak, ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 45.022,57 euro baino handiagoak (mugikortasun murriztua duten desgaituak, desgaitu psikikoak edo genero indarkeriaren biktima diren emakumeak salbu).
    • Bizikidetza unitateek ez dute izango 6 kide baino gehiago.

 

  • Izena emateko aukera:
    • Interneten: www.etxebide.eus/espedientea webgunean - Sustapenak atalean
      • Webgunean izena emateko behar duzun laguntza aurki dezakezu.
      • BAKQrekin edo Txartel elektronikoarekin egin dezakezu.
    • Posta bidez: Eskaera sinatu eta honako helbidera bidal dezakezu:
      • Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Andia kalea 13, 6. solairua, 20004 Donostia
      • Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan hartzea garrantzitsua baita.
    • Aurrez aurre: Eskaera sinatu eta Urretxuko Udalexean entregatu dezakezu:
      • Iparragirre kalea 20 (Abenidako sarrera), astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara
      • Zuzenean-en: Andia kalea 13, 200004 Donostia, Gipuzkoa (aurrez hitzordua hartuta)
    • Administrazio publikoen erregistroetan ere aurkeztu dezakezu eskaera (galdetu hitzordua beharrezkoa den).

    Informazio gehiago: Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala

 

 

Urretxuko udala