Uztailaren 11, 12 eta 13rako (Ehun Milak, Geltokietako Jaiak) antolatutako jarduerak direla eta, trafikoa eten egingo dela jarraian aipatzen diren egun eta kaleetan.
Aipaturiko kale mozketak ematen direnean, asteburutan itxita egoten den Areizaga- Kalebarren kalea irekita egongo da, ibilgailuek sarrera irteera izan dezaten. Dena den, sahiesbidea erabiltzea gomendatzen du Udaltzaingoak.
Labeaga kalean eta Ipeñarrieta kalean, igandean, uztailak 13, 9:00etatik aurrera, debekatuta egongo da aparkatzea seinaleztatutako guneetan (Labeaga 60-tik Pagoetako bidegurutzeraino).
Kale mozketek autobus zerbitzuan ere eragina izango dute eta kale mozketak direnean, autobús geltokia Zumarragako geltokian egongo da, DG09 linearen kasuan, eta Okendoko sarbidean, UK06 linearen kasuan.
Jakinarazpen dugu ere, Zumarragako geltokiko aparkalekua asteburu osoan doakoa izango dela eta Ikastolako aparkalekua ostiraleko 11:00etatik uztailaren 14ko 20:00etara zabalik egongo dela. TAO eremua bertan behera geldituko da, aparkatzeko eremu librea izanik.
Kale mozketak honakoak izango dira: