Kultura-Gazteria

Featured

Sagarrondo txintxo, sagarrondo on ikuskizuna Urretxun

Urtarrilaren 19an, 19:00etan, dantza, musika eta hitza uztartzen dituen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Urretxuko Labeaga aretoan, sarrera librearekin. Aurkezpena Maialen Fidalgo eta Andoni Salamerok egin dute.

Featured

2024ko ikuskizun eszenikoen egitaraua aurkeztu da

Urretxu eta Zumarragako Udalek 2024ko arte eszeniko egitarauaren programa aurkeztu dute.

Featured

Santa Lutziko argazki rallyaren sari banaketa

Argazkia elkarteak Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatzen duen rallyaren sari banaketa urtarrilaren 3an, izan zen, Urretxuko udaletxean, 19:00etan.

Featured

Liss Evermoreren Literatura Tailerra

Pasa den azaroan Liss Evermore bertako idazleak bere azken lana aurkeztu zigun liburutegian. Orain urtarrilean aukera izango dugu berak gidatutako Literatura tailerrean parte hartzeko. 

Featured

Iparragirre Sariak 2023 edizioaren irabazleak

Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek  NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2023 lehiaketarako deia egin zuten eta dagoeneko badakigu nortzu diren irabazleak.

Euskal Jaia.
Featured

Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sari banaketa

Abenduaren 15ean banatu ziren aurtengo Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!

Euskal Jaia.
Featured

Santa Lutzi Feria: kalitatea eta gertutasuna

Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du utzi aspertzeko unerik. Lehiaketa guztien emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan da: Euskal herri osotik etorritako 41 lagun, 39 heldu eta 2 gaztetxo. Urtarrilaren 3an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.

Featured

Santa Lutzi Feria 2023

Jon Luqui eta Mikel Serranok, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria. 

Santa Lutzi Ardo dastaketa
Featured

Santa Lutziko ardo dastaketa komentatua Urretxun

Aurten ere Manuel Ruiz enologoa izango dugu 2023 urteko ardoen dastaketa komentatua egiten. Bertan aurtengo ferian partaide izango diren upategien ardoak dastatuko dira ekitaldi irekian. Berarekin batera, iaz bezala, Mikel Garaizabal enologoa ere arituko da ekitaldia dinamizatzen.

Urretxuko udala