Kultura-Gazteria

Urriaren 25ean berriro ospatuko dugu Iparragirren inguruko jardunaldia
Featured

Urriaren 25ean berriro ospatuko dugu Iparragirren inguruko jardunaldia

Ondarearen Europako jardunaldien eta Iparragirre 2020 programen barruan, Iparragirre izango dugu protagonista.

Bisita gidatua egiteko aukera izango da berriro. Nahiz eta hasiera batean urriaren  25erako QR bidezko bisita egitea proposatu zen, pasa den igandean BISITA GIDATUAK izan zuen arrakasta ikusita eta herritarren interesari erantzuna eman nahian, Udalak berriro antolatuko luke urriaren 25erako BISITA GIDATUA aldezaharretik, baldin eta taldea sortuko balitz. Horregatik interesatuek Kultur etxera dei dezakete 943 038088 izena emateko

Gainontzean, berriro ospatuko da igande gastrokulturala Aldapa, Ezkurra, Goiko-Kale eta Navarro tabernetan. Edaria eskatuz pintxoa opari, Iparragirreren musikarekin alaituta.

Eta arratsaldez 19:00etan eta Labeaga aretoan Iparragirre 7” ikuskizuna. Sarrerak doan baina izena eman behar da kultur etxean eta bertatik jaso gonbidapenak.

Hona hemen bisita gidatuaren laburpentxo bat.

Urretxuko udala