Kultura-Gazteria

URRETXUKO SANTA ANASTASIA JAIAK 2025
Badatoz Santa Anastasia Jaiak! Hemen ikusi dezakezue pertsona eta kolektibo askoren lana eta ilusioaren emaitza, jai egitarauan. Eskerrik asko denoi.
Aurten ere herriko jaiak ate joka ditugu, eta hemen duzun programa honen bitartez gonbita egin nahi dizugu urte guztiko nekeak eta kezkak albo batera utzi eta ospakizunean murgiltzeko.
Auzolanaren, elkarlanaren, herrigintzaren Santa Anastasiak izango dira hauek. Izan daitezela, baita ere, errespetuarenak, bizikidetzarenak, askatasunarenak eta berdintasunarenak. Goza dezagun festaz, elkarren arteko errespetuzko giro euskaldun, alai, sano eta jatorrean.
KONTUTAN HARTZEKO OHARRAK:
- Jaietako zapiak salgai izango dituzue kultur etxean irailaren 8tik 18ra arte
- Koadrilen bazkarian izena emateko epea: irailak 15, 16 eta 17, kultur etxean, 19:00-20:30
Egitaraua Urretxuko Jaiak 2025
SANTA ANASTASIA JAIAK_2025_EGITARAUA.pdf Berria Popular 13.76 MB | 04/09/2025 10:05:15 |
Karroza ibilaldia 2025. ** Kontutan izan herri botoa eman ahal izango dela jai egitarauan eta liburuxkan azaltzen den QR kodearen bidez, 12:00-17:00 ordutegian.
EUSKAL JAIA 2025 KARROZAK Berria Popular 1.03 MB | 02/09/2025 02:00:00 |
Gainera argazki lehiaketa antolatu da folklore jaialdiaren inguruan eta hemen dituzue oinarriak:
Argazki Lehiaketa Folklore Jaialdia 25 eus.pdf Berria Popular 71.28 KB | 02/09/2025 16:27:12 |
Informazio gehiago nahi izanez gero, kultur etxera jo dezakezue 943 038088
Jarraitu azken berriak sare sozialetan.