Kultura-Gazteria

Santa Lutzi Feria: sekulako giroa, produktua eta salmentak
Tradizioari jarraituz, eta eguraldiak lagunduta, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du utzi aspertzeko unerik. Lehiaketa guztien emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan zen: Euskal herri osotik etorritako 38 lagun, 35 heldu eta 3 gaztetxo. Urtarrilaren 4an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.
Abenduaren 12an Errioxako ardo dastaketa egin zen (2022ko uzta) Manuel Ruiz enologoaren eskutik. Behean ikusi dezakezue bideoa.
Ekoizleek etxeko produktu onenak ekarri dituzten sariketa ezberdinetan parte hartzeko. Hemen dituzue guztien emaitzak.
Urretxuko fruta eta barazki sariketa
AKTA FRUTA BARAZKI URRETXU 2022.pdf Popular 49.28 KB 13 | 13/12/2022 11:02:56 |
Urretxuko ezti lehiaketa
AKTA EZTI LEHIAKETA URRETXU 2022.pdf Popular 40.2 KB 15 | 13/12/2022 12:54:38 |
* Aurten hegaztien gripea dela eta ezin izan dugu kapoi eta oilasko lehiaketa egin.
Vídeo de la cata comentada de vino de Rioja alavesa
Informazio gehiago Aizpurunea kultur etxean
943 038088