Kultura-Gazteria

Santa Lutzi Feria arrakastatsua
Featured

Santa Lutzi Feria arrakastatsua

Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi jendetsua izan dugu, eguraldiak lagundu ez duen arren. Osteguna izanik, euria eta hotza medio lehenengo orduetan bisitariak poliki poliki agertu ziren, baina eguerdierako dena beteta zegoen eta publikoak berriro ere harrera eta babesa ezin hobea eskaini dio feria honi. Ederrena frontoia ere bete egin zen goiz eta arratsaldean. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan zen: Euskal herri osotik etorritako 44 lagun, 34 heldu eta 10 gaztetxo. Abenduaren 21ean egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.

Abenduaren 12an Errioxako ardo dastaketa egin zen (2018ko uzta) Manuel Ruiz enologoaren eskutik. Hemen ikusi dezakezue laburtuta.

Eguneko irudiak ere bai. Azokak, giroa eta herri kirolak. Idi probak.

Ekoizleek etxeko produktu onenak ekarri zituzten sariketa ezberdinetan parte hartzeko. Hemen dituzue guztien emaitzak.


Urretxuko fruta eta barazki sariketa
AKTA FRUTA BARAZKI URRETXU 2018.pdf
Popular 45.46 KB
13/12/2018 11:39:02
Urretxuko ezti lehiaketa
AKTA eztia URRETXU 2018.pdf
Popular 38.73 KB 8
13/12/2018 12:31:05
Urretxu eta Zumarragako kapoi sariketa
AKTA KAPOI SARIKETA URRETXU ZUMARRRAGA 2018 1.pdf
Popular 279.49 KB 7
13/12/2018 11:48:15
Urretxu eta Zumarragako oilasko sariketa
AKTA OILASKO SARIKETA URRETXU ZUMARRRAGA 2018.pdf
Popular 274.59 KB 12
13/12/2018 11:48:15
Santa Lutzi argazki rallya
akta slutzi argazki rallya_2018.pdf
Popular 163.9 KB 8
21/12/2018 14:04:56

Informazio gehiago Aizpurunea kultur etxean

943 038088


 

Urretxuko udala