Kultura-Gazteria
Santa Lutzi Feria 2025
Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi Feria hemen dugu. Feria Urretxu eta Zumarraga, bi herrien arteko ikuspegi partekatutik egin ahal izateak aberatsago egiten du ehun urtetik gorako tradizioa duen azoka.
Azpimarratzekoak: bi herrien arteko elkarlanak feriari ematen dion handitasuna eta aberastasuna; bestalde, erdi arotik datorren feriaren balio bikoitza nabarmendu behar da, tradizioa eta modernitatea uztartuz, feriak bizirik dirau XXI. mendean, ekoizlea, saltzailea eta eroslea gune bakar batean hartuz.
Egungo feriaren benetako funtsa berreskuratu eta mantentzeko asmoz -baserritarren eta herriguneko jendearen arteko ezagutza truke-lekua izatea esaterako-, sariketak mantentzen dira. Fruta, barazki eta errezil sagarretan, zaldi abere sariketen bidez gure baserritarren lana baloratu nahi da.
Egitaraua
| EGITARAUA eus URRETXU ZUMARRAGA SANTA LUTZI 2025.pdf 180.85 KB 1 | 03/12/2025 14:54:51 |
Historia
Erdi arotik datorren Euskadiko nekazal eta ganadu feri garrantzitsuenetarikoa, non, bai herrialde honetatik eta bai ondoko herrialdetik bisitari ugari egoten den, eta ganadu eta nekazal produktuen lehiaketa garrantzitsuak burutzen diren. Abenduaren 13an ospatzen da beti.
Hasiera batean feria Ezkion egiten zen baina 1727 urtean Urretxun egitera pasa zen. XIX. mendearen erdira arte Urretxun ospatu zen feria, baina ordutik aurrera Zumarragan hasi ziren postu ezberdinak kokatzen.
Urretxuk protesta ofizial ugari luzatu zituen, baina, hala ere Zumarragak ikusi zuen nola urteen poderioz, gero eta postu gehiago kokatzen ziren bere lurraldean. Honela joan zen feria Urretxuko Aldapatik Zumarragako kaleetara luzatzen.
Zumarraga hasi zen toki aproposak eskaintzen feriarako, mende horren bigarren zatian Urdaneta Ibilbideak ganadu feriarako toki aproposena izatera iritsi arte. 1979. urtean "geltokiak" zonaldea bihurtu zen feria gunea, baina Ertzaintzaren Etxea eraikitzeko obrak zirela eta, 1987. urtean Urdaneta Ibilbidera bueltatu zen.
1994 urtetik Urretxu eta Zumarraga lankidetzan aritzen dira feriaren antolaketan eta feria gunean erabat lotzen ditu bi herriak.

