Kultura-Gazteria

"Simbologia propioa" Roberto Rodanésen erakusketa Urretxun
Featured

"Simbologia propioa" Roberto Rodanésen erakusketa Urretxun

 

Maiatzaren 12tik 28ra Roberto Rodanés artistaren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketan giza irudian, paisaietan eta irudi onirikoen konposizioetan oinarritutako bere lana aurkeztuko digu. Olio-pintura mihise gainean eta marrazkiak paper gainean. Bere lana ezagutzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Roberto maiatzaren 12an izango da bertan, 18: 00etan, aurkezpen ekitaldian.

Horrela aurkezten digu Roberto Rodanések bere lana:

 "Nire proiektu estetikoa lau multzotan banatu dut: hiri paisaiak, pertsona taldeak, panpinadun bisioak eta marrazkiak. Lau multzo horietan oinarritu dut nire proiektu estetikoa. Azken horri bere osotasunean erreparatzen badiogu, transparentziak elementu bisual bezala duen garrantzi handiaz jabetuko gara".

 

Erakusketaren katalogoa 

katalogoa tx ROBERTO RODANES.pdf
Popular 898.75 KB 10
08/05/2023 14:58:58

Inaugurazioa hemen

 

Urretxuko udala