Kultura-Gazteria

Liburuaren Eguna ospatzen
Featured

Liburuaren Eguna ospatzen

Apirilaren 23an  Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten, koronabirusak eragindako itxialdiak hala behartuta, ezin dugu liburutegietan ospatu; beraz, Urretxuko eta Zumarragako Liburutegiek Online lau saio eskainiko ditugu Maite Franko ipuinkontalariaren eskutik.

Aurten 100 urte betetzen dira Gianni Rodari idazle eta pedagogo italiarra jaio zela. Haren ipuinek osatutako saioak ditugu onlineko hauek.

Urretxu eta Zumarragako udalen web guneetan eta sare sozialetan aurkituko gaituzue, ez gaitu inork geldituko, denak 16:30etan.

1.- Apirilak 23, osteguna: Inora ez zihoan bidea (Hona hemen bideoa)

2.- Apirilak 24, ostirala: Sudur ihesalaria

3.- Apirilak 28, asteartea: Sagu katujalea

4.- Apirilak 29, asteazkena: Binomio fantastikoa

 

 

 

Urretxuko udala