Kultura-Gazteria
"Begirada iraganera" Argazkia elkartearen erakusketa
Argazia elkarteak erakusketa berria aurkezten digu, oraingoan zuri-beltzezko xarma erakargarria erakutsiz. Apirilaren 17an inauguratuko da eta maiatzaren 3ra arte bisitatu ahal izango da.
Argazkia Elkartea ere herriko elkarteen barruan beteranoetako bat da. Nahiz eta aurretik bazegoen argazkigintzarako grina eta zaletu taldetxo bat Avenidako lokal batean biltzen zena, elkarte modura 1985 urtean sortu zen. Urte hauetan guztietan asko izan dira bertan lanean eta gozatzen aritutako kideak eta antolatutako ekintzak, lehiaketak, ikastaroak, irteerak...herritar eta kanpotar guztiei argazkigintza munduaren ateak zabalduz.
Ikusgai izango ditugun lanak gaur egungo elkarteko kideenak dira. Horrela aurkezten digute, ilusio handiz, beraien lana:
"Iraganean, gaur egun bezala, bizitza koloretan zen, baina geratu ziren irudiak zuri-beltzean dira koloreak harrapatzeko teknika ezagutzen ez zelako. Denborarekin teknika hori lortu zen eta ordutik irudi gehienak koloretan erreproduzitu eta inprimatzen ditugu. Erakusketa honetan, iraganari keinu bat egin nahi diogu, oroimenean ditugun argazki haien omenez, oraingo 40 irudi hauek aurkeztuz, zuri-beltzean."
Erakusketaren katalogoa
katalogoa Argazki Elkartea BEGIRADA IRAGANERA.pdf
1.6 MB 01/04/2026 20:01:51

