Select your language

Kultura-Gazteria

Asteburuko plana Urrelur Museoarekin. Burgos: Lora eta Merindadeak
Featured

Asteburuko plana Urrelur Museoarekin. Burgos: Lora eta Merindadeak

Urrelur mineral eta fosilen Museoak asteburuko irteera antolatu du maiatzaren 16 eta 17rako. Burgos: Lora eta Merindadeak. lurraren mugimenduek eta uraren higadurak sortutako paisaia ikusgarria ezagutzeko prest? Adi, izen ematea martxoaren 9tik 16ra izango da.

Irteera Museoen Egunaren ospakizunen berruan egingo da, maiatzean.

Burgosko iparraldean, Las Loras kareharrizko plataforma handiak dira, duela milioika urte itsaspean sortu zirenak, eta ura higatuz joan da, arroilak eta kobazuloak sortuz.

Merindadeak eremu menditsuagoa da, eta bertan lurra tolestu eta hautsi egin da denborarekin. Ibaiek haitzarteak eta haitzulo handiak osatu dituzte.

Hitz gutxitan esanda: antzinako itsasoak, lurraren mugimenduek eta uraren higadurak sortutako paisaia ikusgarria.

Etorri Urrelur Museoarekin bertatik bertara ezagutzea, trebatutako gidariak lagunduta!

ADI! Izen ematea plazak agortu arte, martxoaren 9tik 16ra, biak barne.

Informazio guztia eta baldintzak atxikitutako artxiboetan.

PLANGINTZAREN INFORMAZIOA 

IZEN EMATE FITXA 

IZEN EMATE ORRIA URRELUR BURGOS.pdf
285.4 KB 3
27/02/2026 11:22:37

Select your language

Urretxuko udala