Kultura-Gazteria

2017 Antzerki programazioa kalean da

2017 Antzerki programazioa kalean da

Urretxu eta Zumarragako alkateek, Jon Luquik eta Mikel Serranok, 2017ko antzerki egitaraua aurkeztu dute. Helduek zortzi antzerki saio izango dituzte eta haurrek bost.

Aipatzekoa da helduen antzerkiaren barruan herriko artistak ikusi ahal izango ditugula taula gainean: Ainhoa Jauregi otsailaren 3an MALMÖ antzezlanean eta Gorka Hermosa ELE! LORCA LAUAXETA Jon Maiak idatzitako gidoiarekin egindako antzezlanean, Maiak berak ere taula gainean parte hartuko duelarik.

Dagoeneko urte osorako bonoak salgai daude bi kultur etxeetan. Gogoratu Pirrritx eta Porrotxen saiorako sarrerak ere salgai daudela Urretxuko kultur etxean.

Egitarau osoa atxikituta duzue

Erantsitako fitxategiak:

 

Urretxuko udala