Kirolak

UZ-Trail mendi lasterketako IV. Argazki lehiaketa 2026: oinarriak
Featured

UZ-Trail mendi lasterketako IV. Argazki lehiaketa 2026: oinarriak

 UZ trail mendi lasterketaren inguruan antolatu da laugarren  aldiz argazki lehiaketa hau. Urretxu eta Zumarragako mendietan zehar osatuko dute lasterkariek bidea martxoaren 1ean. Hemen dituzue argazki lehiaketaren oinarriak.

“Argazkia” elkartearen eskutik eta Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatu da lehiaketa. Antolatzaileek argazkizale guztiak nahi dituzte animatu martxoaren 1ean ekitaldi honen argazkiak ateratzera eta ondoren lehiaketan parte hartzera. Oso erreza da eta kirol proba honek irudi benetan ikusgarriak eskaintzen ditu, edozein argazkizaleren gozamenerako.

Goierri atletismo taldeak antolatzen duen UZ-Traila 2026ko martxoaren 1ean  egingo da, eta lehiaketara  aurkeztutako argazkiek kirol ekitaldi horrekin zerikusia izan beharko dute. Parte hartzeko aukera zabalik dago interesa duen edonorentzat, bi kategoriatan: haurrak (16 urte bitartekoak barne) eta helduak.

Interesatuek gehienez 5 argazki bidali ahal izango dituzte JPG formatuan helbide elektronikora argazkielkartea@gmail.com, martxoaren  4ko 14:00ak arte.  Irudiekin batera, izen-abizenak, adina, herria eta telefono zenbakia adierazi beharko dituzte.

Argazkien oinarrizko edizioa baimentzen da (mozketa eta argien doikuntzak), baina ez jatorrizko elementuen manipulazioa. Gainera, bereizmen txikian bidali beharko dira, bere alde nagusia 1920 pixel izanik. Irabazleei, ondoren, bereizmen handian artxibatzeko eskatuko zaie inprimatzeko.

Argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiak lehiaketaren irudirik onena baloratuko du. Sari-banaketa martxoaren 13an izango da, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Sari hauek banatuko dira:

  • Argazki onena: 150 € + oparia
  • Bigarren argazkirik onena: 100 € + oparia
  • Herriko argazkirik onena: 90 € + oparia
  • Gaztetxo argazkirik onena: 50 € + oparia
  • Bigarren gaztetxo argazkirik onena: 30 € + oparia

Gainera, saritutako argazkiak UZ-Trail 2027ko promozio materialean erabili ahal izango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Urretxuko Kultur Etxearekin jar zaitezke harremanetan, 943 03 80 88 telefonora deituta.

Animatu parte hartzera eta harrapatu UZ-Trailaren zirrara zure kamerarekin!

 Oinarri guztiak hemen 

 

Urretxuko udala