Kirolak

Pagoeta Igerilekuko Taberna ustiatzeko proposamenak  2023
Featured

Pagoeta Igerilekuko Taberna ustiatzeko proposamenak 2023

Pagoeta Igerilekuko Taberna ustiatzeko proposamenak jasotzeko epea ireki da: maiatzaren 2tik  10a bitartean.

Udal Igerilekuetako taberna ustiatu nahi duten pertsona edo taldeek beren proposamena aurkeztu beharko dute Urretxuko Udalean maiatzaren 10a baino lehen. 

Proposamena, instantzia ofizialarekin batera, erregistro elektronikoaren bidez edo aurrez aurre aurkeztu beharko da Udalaren harreran.
Proposamenak gehienez 3 orri izango ditu, alde bikoitzez idatzita, eta honako honi dagozkion balorazio-irizpideak zehaztuko dira: 

KUDEAKETA PROIEKTUA

60 PUNTU

 

Taberna gisa eskainitakoaren egokitasuna eta aniztasuna: erosketa politika, hornitzaileekin harremanak,  eskaintza gastronomikoa, ingurumen inpaktua gutxitzeko neurriak….

30

Garbiketa protokoloa: garbiketaren maiztasuna eta metodologia

10

Ez ohiko jarduerak; antolatuko dituen ekintzak planteatuko dira: ekintza kopurua, nolakotasuna…

10

Bestelako hobekuntzak eta berrikuntzak

10

PLANTILA

40 PUNTU

 

Aurreikusten den lan plantilla egonkorra eta antolakuntza (txandak..)

15

Ostalaritzan esperientzia

25

 Eskabide-orria (proposamena bete eta erantsi behar da). 

AO-01-Eskaera Orokorra-Instancia General.dotx
Popular 56.88 KB
14/05/2020 10:47:05

Proposamen guztiak jaro eta aztertu ondoren, gehienez ere maiatzaren 26an jakinaraziko da erabakia. 

 

Urretxuko udala