Kirolak
Euskal Herritik Mundura, Pilota Ederrenan
Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketa Urretxura iritsiko da igande honetan
Igande honetan, maiatzaren 10ean, Urretxuko frontoiak Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketako jaialdi berezia hartuko du. Txapelketa hau Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatzen du, Euskal Pilota Selekzioaren inguruko proiektu estrategikoaren baitan.
Helburua da Euskal Pilota Selekzioko pilotariei eta hautatzaileei nazioarteko hitzorduetarako prestaketa-lehiaketa egoki bat eskaintzea, eta, aldi berean, gure selekzioa Euskal Herriko herrietara hurbiltzea.
Urretxuko jaialdian eskuzko modalitateko partidak jokatuko dira, eta bertan Euskal Pilota Selekzioaren hautaketa-prozesuan parte hartzen ari diren pilotariak izango dira.
Jaialdian zehar ikusleen artean zozketa ere egingo da: Euskal Pilota Selekzioaren bi kamiseta eta Eusko Label produktuez osatutako otzara bat zozketatuko dira.
Igandean Ederrenara hurbildu 11:30etatik aurrera!

