Urretxuko Udalak, Xabier Ormazabal zenaren oroitzapena bizirik mantentzeko eta mendian bere ibilbidea eredutzat bultzatzeko beka baterako lehenego deialdia egin zuen 2017an Maila handiko eta orijinaltasunezko proiektuak bultzatzeko (bai eskaladan, bai alpinismoan, bai liburu edo gida edizioetan, bai ikus entzunezko edizioetan, bai materialen hobetzea).
Ekainaren 1ean 2019ko beka berriaren aurkezpena egingo da.
Ekainaren 1ean Mendi Festa ospatuko da aparteko egitarauaz. Goizean eskalada herrikoia, arratsaldean desafioa eta Labeaga aretoan amaiera borobila emango zaio egunari 2019 Bekaren deialdiarekin. Ekitaldi horretan bertan aurreko bekaren irabazleak, Iker Madozek, "G 4 " proiektuaren filma emateaz gain beste bi proiekzio ere izango dira: "Marierrauskin" (Gattiken) eta "Escalando la vida" (Jose antonio Mulas).
Hemen deskargatu dezakezue 2019 deialdiko Bekaren oinarriak eta izen emate orria.
* 2019 oinarriak
Oinarriak X. Ormazabal beka.pdf
Popular 385.56 KB 550 |
27/05/2019 11:14:40 |
* Izen emate orria
Xabier Ormazabal Beka izen emate orria.doc
Popular 100.5 KB 642 |
24/05/2019 17:02:08 |