Jasangarritasuna
Europako Batzordeak 2023ko kanpainarako aukeratu duen gaia “Eraginkortasun energetikoa” da, eta horretarako eta hurrengo urteetarako leloa “Konbinatu eta mugitu!” izango da.
5 km baino gutxiagoko joan-etorriak oinez edo bizikletaz egin daitezke, gehienez 30 minutuan. Energia aurrezteko eta osasun fisiko eta mentala hobetzeko aukera ematen du horrek.
UROLA GARAIAn posible da! Hartu bizikleta, kontsultatu “Urola Garaia bizikletaren erabiltzaileentzako gida” eta Bizi ibili.
Eskuratu gida: Bizikleta erabiltzaileen gida UG (uggasa.eus)
Featured
Apirilak 21ean ibilbide gidatu bat antolatu dugu Urretxu eta Zumarragako hiri eremuko zuhaitzak ezagutzeko.
Bisita dohakoa da eta ordubete inguruko ibilbide baten bitartez herriko zuhaitzen xehetasunak eta berezitasunak ezagutu ahalko dituzue aditu baten eskutik. Izena emateko deitu 943 725829 telefonora 9:00-14:00 bitartean.
Featured
Urola Garaian 19 urte daramatzagu Ingurumen Hezkuntza elkarrekin lantzen Ingurugela, Uggasa, Domingo Agirre, Haztegi, Olazabal, La Salle, Gainzuri, UZ ikastola, JM Iparragirre eta Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako Udalak. Beste horrenbeste urteetan gutxienez horrela jarrai dezagula!!!
Behin herriko bide guztiak garbituta, berriz ere Auzobusa zerbitzua martxan da. Dena dela, elurtea dela eta, arratsaldean zehar etenaldiak izan daitezke.
Barkatu eragozpenak
Featured
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Urretxuko Udalarekin eta Uggasarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duen tailerra antolatu du urriaren 26an, 18:30etan, Kultur etxean.
Featured
Irailaren 24ean, larunbatean 80 pertonek parte hartu zuten Urola ibaiaren garbiketan. Parte hartzaile guztien lanari esker obretako kontenedore oso bat bete zen zaborrekin.
Mila mila esker parte hartzaile guztiei egindako lanagatik!!
Featured
2022ko Erreka Egunean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
Hitzordua:
Irailaren 24an, larunbatean,
Goizeko 10:30etatik 12:30etara,
Areizaga – Kalebarren plazan
Featured
Amaia Ayerbe eta Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistek aurkeztuko dute.
Ongizatea, osasuna, elikadura eta garaiko janariaren inguruko solasaldia.
BERTATIK BERTARAK antolatua.

