Select your language

Jasangarritasuna

Hondakinen prebentzioaren Europar astea

Hondakinen prebentzioaren Europar astea

Aurtengo 2025eko azaroaren 22tik 30ko astean ospatzen den astearekin bat egin dugu Urola Garaia eskualdeko lau Udalek eta UGGASAk eta aste horretan TURUKUTUPA musikariak izango ditugu gure lau herrietatik.

Musikariek bi eremu ezberdinetan sortu dituzte proiektu artistikoak, biak birziklapenarekin lotuta: bata, proposamen eszeniko ezberdinen bidez musika soinuekin egindako “birziklapen artistiko” proiektua; bestea, zaborraren kudeaketa sortzailearekin zerikusia duten zenbait proiektu pedagogiko.

Erabilitako materiala guztiak musika tresnak edota eszenografiak, birziklatutako materialekin eginda daude, zaborrari bigarren erabilera bat emateko eta honen bidez, gure kontsumo ohiturak berrikusi eta ingurumena zaintzeko beste ikuspuntu bat emateko.

Azaroaren 22an Ezkio- itsasoko Ezkio auzoan, 17:30etatik 19:30etara REZICLONK: Birziklatutako soinu-instalazio interaktiboa izango dugu, non hondakin-materialak berreskuratzen diren soinu-egitura batzuk sortzeko, eta publikoa bera izan dadin materialen aukerekin esperimentatzen duena. Zalantzazko erabilgarritasuna duten elementu mota guztietatik abiatuta, objektu bizigabeen parke tematiko bat eraiki dute, bigarren aukera batean bizia hartzen dutenak.

Azaroaren 27an, osteguna, Legazpiko Laubide auzoan 19:30etatik 20:30etara eta azaroaren 28an, ostirala, Urretxu eta Zumarragan Areizaga Kalebarrenetik Zumarragako plazara bitartean, 19:30etatik 20:30etara ere, REZIKLETAS kaleko ikuskizun ibiltaria, “bici-karroetan” muntatutako lau aktore-musikarirekin, non material akustiko guztia objektuak eta hondakinak berrerabiltzetik eta birziklatzetik datorren.

Anima eta harritu zaitez hondakinei bigarren erabilera bat emateko sor daitekeenarekin. Baina, batez ere, ez ahaztu kontsumoa MURRIZTEAz, produktuak eta materialak BERRERABILTZEAz eta hondakinak BIRZIKLATZEAz.

Select your language

Urretxuko udala