Jasangarritasuna

Featured

Emaitza bikainak hondakinen birziklatze tasan

2018a amaituta, Abenduko gaikako bilketako datuak aztertu dira, eta urteko batazbestekoa ere kalkulatu da; emaitzak bikainak izan dira bi kasuetan.

Abenduan, Urretxun, urteko daturik onena lortu da: etxeko eta merkataritzako hondakinen %80 a birziklatu da, pozteko moduko datua. Kontuan hartu behar da gainera Abenda hilabete konplexua izaten dela, jaiegunak eta egun bereziak direla eta.

Urte osoko bataz-besteko birziklatze tasa berriz %77koa izan da, Sasieta Mankomuntitekoa baina zerbait altuagoa.

Datue ta grafika guztiak eskuragarri dituzue lotura honetan

 

Urretxuko udala